XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eske Maitane da tontagoa!.

Eta andereñoa hasi da garbitzen eta txoferrak esan du: Puñeta, plastiko xorroak ahaztu zaizkit, eta gainera Iratxe ere hasi da botaka zergatik Iratxe beti dago Maitanerekin eta beti egiten du Maitanek egiten duena.

Eta txoferrak esan du gelditu egingo dela eta hobe, zergatik zegoen tufo bat ezin dela aguantatu.

Gero ez geneukan abesteko gogorik eta andereño Pilartxok ez digu ezer esan eta txoferrak jarri du bideo bat, baina zen Superman II eta nik ikusi eta daukat eta besteek ere bai eta bidaia izan da muermo bat eta baita ere mareatu dira Igor, Jaione eta Kepa.

Hondartzara iritsi eta jope!.

Euria.

Guk bainatu egin nahi genuen baina andereñoak ez zigun utzi nahi baina azkenean esan du bueno, pixka bat baina pixka bat bakarrik.

Eta jantzi dugu trajebainua eta jopelas!.

Ze hotza.

Eta ura ere hotza zegoen eta ni bueltatu naiz autobusera baina mutilek esan dute neskak beldurtiak garela eta uretan geratu dira baina gero Felix sokorristak atera du ia itota zegoelako eta esan du bandera gorria zegoela eta ezin dela bainatu eta andereño Pilartxok errieta egin die mutil guztiei, denak direlako harroak eta txotxoloak.

Arratsaldean joan gara kobazuloak ikustera baina esan digute itxita daudela, euriarekin putzuak egiten direlako.